Apokalipsia 12:9-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Bota egin zuten, beraz, herensuge handia, antzinako sugea, deabru eta Satanas deritzana, mundu guztia engainatzen duena; lurrera bota zuten bere aingeruekin batera.

10. Orduan, ahots handia entzun nuen zeruan esaten:«Orain etorri dagure Jainkoaren salbamena,indarra eta erregetzaeta beraren Mesiasen agintea;bota baitutegure senideen salatzailea,gau eta egun Jainkoaren aurreansalatzen zituena.

11. Bildotsaren odolazeta aitortu duten mezuazgaraitu dute gure senideek:ez dute beren bizitza maite izanheriotzaren aurreanatzera egiteko beste.

12. Poztu, beraz, zeruaketa bertan bizi zaretenok.Errukarriak, ordea, zuek,lur-itsasook,zuengana jaitsi baita deabruaamorru biziz,denbora gutxirako dela jakinik».

13. Herensugea, lurrera bota zutela ikustean, semea izan zuen emakumeari jarraika hasi zitzaion.

14. Baina bi arrano-hego handi eman zizkioten emakumeari hegan basamortura joan zedin, han, sugearengandik urrun, hiru urte eta erdiz bizitzeko prestatua zuen tokira.

15. Orduan, ur-ibaia bota zuen ahotik emakumearen kontra, ibaiak emakumea eraman zezan.

Apokalipsia 12