Amos 7:9-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. «Isaaken ondorengoen kultu-lekuaksoilduak izango dira,Israelen santutegiak deseginak.Jeroboamen errege-etxearen aurkaezpata jasoko dut».

10. Betelgo apaiz Amatziasek berri hau igorri zion Israelgo errege Jeroboami: «Hemen, israeldarren artean, Amos azpilanean ari zaizu. Herriak ezin du gehiago jasan haren esanik.

11. «Honela ari baita:“Jeroboam ezpataz hilko da,eta Israel herriaerbestera eramango dute,bere lurraldetik urrun”».

12. Orduan, Amatziasek Amosi esan zion:—Ikusle, zoaz, alde hemendik Juda lurraldera. Egin han profetarena eta irabazi han zeure ogia.

Amos 7