Amos 7:7-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Beste hau ere erakutsi zidan Jaunak: horma baten ondoan zegoen bera, eskuan berun-haria zuela.

8. Jaunak galdetu zidan:—Zer ikusten duzu, Amos?—Berun-haria —erantzun nion.Eta Jaunak:—Horra, berun-hari honetaz, neure herria zuzen ote dabilen ikusi nahi dut. Ez baitut gehiago ez ikusiarenik egingo.

9. «Isaaken ondorengoen kultu-lekuaksoilduak izango dira,Israelen santutegiak deseginak.Jeroboamen errege-etxearen aurkaezpata jasoko dut».

Amos 7