Amos 4:10-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. «Izurria bidali dut zuenganaEgiptokoaren antzekoa.Zuen gazteak ezpataz hilarazi dituteta zuen zaldiak etsaien esku utzi.Zuen sudurretaraino igoarazi duthildakoen kiratsa,guda-kanpalekuetan.Hala ere, ez zarete niregana itzuli.Nik, Jaunak, esana.

11. «Irauli egin zaituztet,Sodoma eta Gomorrairauli nituen bezala;sutatik ateratako ilintiaren antzeralibratu zarete.Hala ere, ez zarete niregana itzuli,Nik, Jaunak, esana.

12. «Horregatik, bada,zu zigortzera nator, Israel;eta zigortzera natorkizunez gero,presta zaitezzeure Jainkoaren aurreanagertzeko».

13. Jainkoa damendiak eratu dituena,eta haizea sortu duena,gizakiari bere burubideakagertzen dizkiona,ilunpea egunsenti bihurtzen duena,mundu guztiaren gainetik dagoena.Jauna du izena,Jainko ahalguztiduna.

Amos 4