Amos 4:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Entzun hitz hau,Samariako andreok,Baxango behiak bezainguri zaretenok:jende xehea zapaltzen duzue,behartsuak bidegabeki erabiltzen;«Ekarri ardoa, edan dezagun»agintzen diezue senarrei.

2. Zin hau egin du Jaunakbere santutasunagatik:«Badatoz egunak,arrainak amuz bezala,kakoan loturikeramango zaituztetenekoak;eraman,baita gelditutako bakarrak ere.

3. Harresi-zuloetatik irtengo zarete,bakoitzak bere aurreanizango duenetik,eta iparralderantzjaurtiko zaituztete».

4. Honela dio Jainko Jaunak:«Zoazte Betelgo santutegiranire kontra errebelatzeko,eta Gilgalerazuen errebeldiak ugaritzeko;eskaini goizero zeuen sakrifizioak,eta hiru egunero hamarrenak;

5. eskaini legamiadun ogiaesker oneko oparitzat;aldarrikatuzeuen borondatezko eskaintzak,horixe baituzue atsegin,Israelgo seme-alabok».

6. Honela dio Jaunak:«Gosea bidali dizuet hiri guztietara,ogi-falta zeuen bizilekuetara.Hala ere, ez zarete niregana itzuli.Nik, Jaunak, esana.

Amos 4