Amos 2:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honela dio Jaunak:«Moab herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Edomgo erregearen hezurrakprofanatu baitzituzten,erraustu eta kare bihurtu;

2. horregatik, su emango diotMoab lurraldeari,eta Keriot hiriko jauregiakirentsi egingo ditu;guda-garrasieta adar-hots arteanhilko dira moabdarrak;

3. berauen mugetatikkendu egingo dut agintaria,eta buruzagi guztiakharekin batera hilko».Jaunak esan du.

4. Honela dio Jaunak:«Juda herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Jaunak irakatsia gutxietsi baitute,eta haren aginduak bete ez;gurasoen sineskeria berberekdesbideratu dituzte judatarrak;

Amos 2