16. zer gertatu ohi zitzaizuen? Hogei anega zeudelakoan ale-pilara joan, eta hamar besterik ez; berrogeita hamar litro zeudelakoan dolarera joan, eta hogei besterik ez.
17. Egin duzuen guztia desegin dizuet gorrin, herdoil eta txingorraz, baina ez zarete inor niregana bihurtu.
18. Egizue gogoeta gaurtik aurrera. Gaur, bederatzigarren hilaren hogeita lauan, jarri dira nire tenpluaren oinarriak. Gogoeta egizue.
19. Mandioan ez zen alerik. Mahatsondoak, pikondoak, granadondoak eta olibondoak ez zuten fruiturik ematen. Gaurtik aurrera, ordea, bedeinkatu egingo zaituztetĀ».
20. Egun berean, hilaren hogeita lauan, Jauna berriro mintzatu zitzaion Ageori,
21. eta Judako gobernari Zorobabeli mezu hau emateko agindu zion: «Zeru-lurrak dardaraziko ditut.