6. Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean hau agintzen dizuegu: alde egizue zabarkerian bizi diren eta gure irakatsiei jarraitzen ez dieten senideengandik.
7. Ongi aski dakizue nola jokatu behar duzuen gure ereduari jarraitzeko: ez ginen zuen artean zabarkerian bizi izan,
8. ez genuen inoren kontura jan geure ogia; aitzitik, gau eta egun lanean nekatu ginen zuetako inorentzat zama ez izateko.
9. Bagenuen zuen kontura bizitzeko eskubidea; baina lan egin nahi izan genuen zuei jarraibide emateko.
10. Zuekin egon ginenean, arau hau eman genizuen: lanik egin nahi ez duenak ez dezala jan.
11. Zeren jakin baitugu zuetako batzuk zabarkerian bizi direla, ezer ez egiten zeregintsu.