2 Samuel 4:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Abner Hebronen hila zela jakin zuenean, Saulen seme Ix-Boxet bihozgabetu egin zen, eta Israel osoa larritu.

2. Bazituen Saulen seme Ix-Boxetek bi gizon gudalburu: Baana izenekoa bata, eta Rekab bestea; Beerot-eko Rimonen semeak ziren, benjamindarrak; Beerot ere Benjaminen lurraldeko jotzen baita.

3. Beerotarrak ihesi joanak ziren Gitaimera, eta han bizi dira etorkin gisa gaurdaino.

4. Saulen seme Jonatanek bazuen bi zangoak elbarri zituen seme bat; Mefi-Boxet zeritzan. Sauli eta Jonatani gertatu zitzaienaren berri Izreeldik ekarri zutenean, bost urte zituen Mefi-Boxetek. Orduan, inudeak haurra hartu eta ihesari eman zion; zalapartan, ordea, haurra jausi eta herren gelditu zen.

2 Samuel 4