24. Joab eta Abixai Abnerren atzetik joan ziren. Eguzkia sartzen ari zen Gabaon basamorturako bidean, Gia-ren ekialdera dagoen Amma mendixkara heldu zirenean.
25. Benjamindarrek Abnerren inguruan bildu eta, talde bat eginez, muino-gailurrean tinko eutsi zioten.
26. Abnerrek esan zion deiadarka Joabi:—Denak hondatu arte astindu behar al duzu ezpata? Ez al dakizu gaizki bukatu behar dugula horrela? Noiz esan behar diezu zeure gizonei beren anaiei ez erasotzeko?
27. Joabek erantzun zion:—Ala Jainkoa! Mintzatu ez bazina, inork ez ziokeen egunsentia arte utziko bere anaiei erasotzeari!
28. Horrela, beraz, jo zuen Joabek adarra eta gudaroste osoa gelditu egin zen; ez ziren aurrerantzean israeldarren ondoren joan, ezta borrokatu ere.
29. Abner eta beronen gizonak gau osoz ibili ziren Araba ibarrean barna; Jordan ibaia igaro eta, Bitron osoa zeharkaturik, Mahanaimera heldu ziren.