9. Leizeren batean edota beste tokiren batean gordea izanen duzu orain. Eta borrokan hasirik, gureetako batzuen batzuk erori orduko, zure gudarostea hondatu dutela zabalduko da.
10. Orduan, azkarrena ere, lehoia bezain indartsu izan arren, lur joa geldituko da. Israel osoak daki zuen aita ausarta dela, eta bulartsuak direla berekin dituen guztiak.
11. Nik hau aholkatuko nizuke: Bildu zeuregana Israel osoa, Dandik Beer-Xebarainokoa, itsasertzeko hondarra bezain gudaroste ugaria eta gidatu zeuk.