2 Samuel 17:26-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. Absalomek eta israeldarrek Galaaden ezarri zuten beren kanpalekua.

27. David Mahanaimera heltzean, amondarren hiri Rabako Xobik, Nahaxen semeak, eta Lo-Debarko Makirrek, Amielen semeak, eta Rogelimgo Bartzilai galaadtarrak

28. oheak, konketak eta buztinezko ontziak ekarri zizkioten Davidi, baita garia, garagarra, ogi-irina, gari-ale xigortua, babarruna, dilista,

29. eztia, gaztanbera, ardi- eta behi-gazta ere. Davidi eta beronekin zen jende guztiari eman zioten dena, jateko, konturatu baitziren jende hark gosea, nekea eta egarria jasan zuela basamortuan.

2 Samuel 17