2 Samuel 15:31-37 Elizen Arteko Biblia (EAB)

31. Albiste hau eman zioten Davidi:—Ahitofel ere Absalomen alde ari da azpilanean.Orduan, esan zuen Davidek:—Otoi, Jauna, bihur itzazu hutsal Ahitofelen aholkuak.

32. Jainkoa gurtu ohi zuteneko gailurrera heldu zenean, Huxai arkitarra atera zitzaion Davidi bidera, jantziak urraturik eta burua hautsez beterik.

33. Davidek esan zion:—Nirekin baldin bazatoz, oztopo izango zaitut.

34. Itzul hirira eta esan Absalomi: «Zeure zerbitzari izanen nauzu, oi errege. Lehen zuen aitarena izan nintzen, orain zurea». Horrela, huts bihurtuko dituzu Ahitofelen aholkuak.

35. Han izango dituzu Tzadok eta Abiatar apaizak; esan haiei jauregian entzungo duzun guztia.

36. Berekin dituzte beren bi semeak: Ahimaatz, Tzadokena eta Jonatan, Abiatarrena. Hauen bidez jakinarazi entzundako guztia niri.

37. Daviden adiskide Huxai hirira zihoan une berean ari zen Absalom ere Jerusalemen sartzen.

2 Samuel 15