32. Absalomek Joabi:—Hara, etortzeko eskatu nizun, erregeari hau esan zeniezaion: «Zertarako etorri nintzen Gexurtik? Hobeki nengoen han. Erregea ikusi nahi nuke. Errudun banaiz, hil nazala».
33. Orduan, Joabek, erregeagana joan eta halaxe jakinarazi zion. Orduan, erregeak dei egin zion Absalomi; hau erregeagana etorri eta lurreraino ahuspeztu zitzaion. Erregeak besarkatu egin zuen Absalom.