27. Hiru seme jaio zitzaizkion eta alaba bat, Tamar. Ederra neska!
28. Bi urte eman zituen Jerusalemen Absalomek erregea ikusi gabe.
29. Behin batean, Joabi dei egin zion, erregeagana bidaltzeko asmoz; Joabek, ordea, ez zuen Absalomengana joan nahi izan. Bigarrenez egin zion dei; baina etorri nahi izan ez zuenez,
30. hau agindu zien Absalomek bere morroiei:—Begira, nire alorraren ondoan garagar-soroa dauka Joabek. Zoazte eta emaiozue su.Absalomen morroiek, beraz, su eman zioten soroari.
31. Joab jaiki eta Absalomen etxera joan zen, esanez:—Zergatik eman diote su nire soroari zure morroiek?