2 Samuel 14:10-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Erregeak, orduan:—Norbaitek ezer kontra esaten badizu, bidali niregana, aurrerantzean ez zaizu gogaikarri gertatuko.

11. Emakumeak, berriro:—Agindu beza erregeak Jaunaren, bere Jainkoaren, izenean, seme baten odola mendekatu behar duen ahaideak ez dezala kaltea handiagotu beste semea hilez.Erregeak erantzun zion:—Ala Jauna! Ile bat ere ez zaio eroriko zure semeari.

12. Emakumeak esan zion:—Esango nizuke nik, mirabe honek, beste zerbait ere, errege jauna.Eta erregeak:—Esan.

13. Emakumeak erantzun:—Esan duzunaz errudun egiten duzu zeure burua; izan ere, atzerriratuari itzultzen ez utziz, Jainkoaren herriaren kontra azpikeria egiten ari zara.

14. Hil, denok hil behar dugu; lurrera isuri eta berriro bildu ezin den ura bezala gara. Jainkoak, aldiz, ez du bizia kentzen; aitzitik, erabaki du zuk atzerriratua berak ez atzerriratzea.

15. Errege jauna, jendeak beldurra sartu didalako etorri natzaizu hau esatera. Honela nioen neure baitan: «Noan erregearekin mintzatzera; beharbada, egingo du erregeak mirabe honen esana.

16. Adituko dit, bai, erregeak eta libratuko gaitu neure semea eta biok, Jainkoak emandako lurraldetik desagerrarazi nahi gaituenaren eskutik».

17. Hau pentsatu nuen: «Ene errege jaunaren hitzak lasaituko nau, Jainkoaren aingerua bezala baita bera, ona eta gaiztoa bereizten dakiena». Jauna, zeure Jainkoa, izan bedi zurekin!

2 Samuel 14