2 Samuel 1:13-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Davidek, orduan, galdetu zion gertatuaren berri ekarri zion gazteari:—Nongoa zara?—Zuen artean etorkin gisa bizi den amalektar baten semea nauzu —erantzun zuen hark.

14. Davidek esan zion:—Eta nolatan ez zinen Jaunaren gantzutua hiltzeko beldur izan?

15. Eta morroi bati dei egin eta agindu hau eman zion Davidek:—Zatoz eta hil ezazu hau!Hala, jo eta hil egin zuen.

16. Davidek esan zion:—Zeure erruz hiltzen zara! Zeure ahoak salatu zaitu, Jaunaren gantzutua hil duzula esatean.

17. Hileta-kantu hau kantatu zuen Davidek, Saulengatik eta beronen seme Jonatanengatik, eta

18. berau Judako jendeari irakasteko agindu zuen. «Uztai-kantua» deritza eta «Zintzoaren Liburuan» dator:

19. «Oi Israel, horra zure ospeazure gailurretan galdua,erori dira zure adoretsuak!

20. «Ez oihukatu berri hori Gaten,ez zabaldu Axkelongo kaleetan,poz ez daitezen filistearren alabak,alai ez daitezenjentil-arrotz horien alabak.

21. Gilboako muinoak,ez ihintzik, ez euririk zuen gainera!Ez bedi zuetanalor emankorrik izan!Paraje horretan gelditu baitzenSaulen ezkutua,olioz ez, hildakoen odolez baizik,

22. adoretsuen gantzez igurtzia;Jonatanen uztaia,inoiz atzera egin ez zuena,Saulen ezpata,erabili gabe sekula itzuli ez zena.

23. Ene Saul, ene Jonatan,kutun eta maiteak,bizitzan eta heriotzanbeti elkartuak,arranoak bezain bizkorrak,lehoiak bezain indartsuak!

2 Samuel 1