8. hau da, israeldarrek suntsitu ezinik herrialde hartan gelditu zirenen ondorengoak, lan egitera behartu zituen Salomonek, gaurdaino.
9. Israeldarren artetik, ordea, ez zuen inor esklabo izatera behartu; baizik eta bere gudari, ofizial eta gurditeriaren eta zalditeriaren arduradun egin zituen.
10. Salomonek antolatu zituen lanen arduradun-buruak, berriz, berrehun eta berrogeita hamar ziren; hauek gainbegiratzen zituzten langileak.
11. Salomonek, bere emazteetarik bat, faraoiaren alaba, Daviden Hiritik berarentzat eraikitako jauregira igoarazi zuen, bere baitan esanez: «Nire emazte honek ez du zilegi Israelgo errege Daviden jauregian bizitzea, santuak baitira Jaunaren kutxa egon deneko tokiak».