2 Kronikak 7:8-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Orduan, Salomonek, Israel osoarekin batera, Etxola Jaia ospatu zuen zazpi egunez. Jendetza handia batzartu zen, Hamateko sarreratik hasi eta Egiptoko erreka bitarteko lurralde guztietatik etorria.

9. Aldarea sagaratzeko jaia zazpi egunez egin ondoren, zortzigarrenean biltzar nagusia egin zuten; jaiak zazpi egun iraun zuen.

10. Ondoren, zazpigarren hilaren hogeita hiruan, Salomonek etxera bidali zuen jendea; hau, alai eta bihotza bozkarioz beterik joan zen, Davidi, Salomoni eta bere herri Israeli Jaunak egin zien onarengatik.

11. Salomonek Jaunaren etxea eta jauregia eta haietan egin nahi izan zuen guztia bukatu zituenean,

2 Kronikak 7