2 Kronikak 7:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Salomonek otoitza bukatzean, zerutik jaitsitako suak kiskali egin zituen erre-opariak eta eskaintzak, eta Jaunaren aintzak bete zuen tenplua.

2. Apaizak ezin ziren Jaunaren etxean sartu, Jaunaren aintzak betetzen baitzuen tenplua.

3. Israeldar guztiek, sua jaitsi eta Jaunaren aintzak tenplua betetzen zuela ikustean, lurreraino makurturik, Jauna adoratu eta goretsi zuten, esanez: «Ona baita, haren maitasuna betikoa baita».

4. Erregeak, herri osoarekin, sakrifizioak eskaini zizkion Jaunari.

5. Hogeita bi mila idi eta ehun eta hogei mila ardi eskaini zituen Salomon erregeak. Horrela sagaratu zioten tenplua Jainkoari erregeak eta herri osoak.

2 Kronikak 7