Gainera, Nabukodonosor erregearen kontra jaiki zen, leial izango zitzaiola Jainkoaren izenean zin egina zion arren. Setatsu izan zen eta ez zuen inola ere Jaunarengana, Israelen Jainkoarengana, itzuli nahi izan.