8. Erregearen ministroek ere abere ugari eman zieten bai jendeari, bai apaiz eta lebitarrei ere. Jainkoaren etxeko arduradun ziren Hilkiasek, Zakariasek eta Jehielek ere bi mila eta seiehun Pazko-bildots eta hirurehun idi eman zizkieten apaizei Pazko-oparitarako.
9. Lebitarburu ziren Konaniasek eta beronen senide Xemaiasek eta Netanelek, baita Haxabiasek, Jeielek eta Jozabadek ere bost mila bildots eta bostehun idi eman zizkieten lebitarrei Pazko-oparitarako.
10. Pazko-ospakuntza honela eratu zuten: apaizak beren tokietan jarri ziren, baita lebitarrak ere beren mailen arabera, erregeak agindu bezala.