2 Kronikak 33:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hamabi urte zituen Manasesek errege izaten hastean, eta berrogeita hamabost urtez izan zen errege Jerusalemen.

2. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Jaunak israeldarren aurretik bota zituen herrien ohitura higuingarrien arabera jokatuz.

3. Bere aita Ezekiasek deseginak zituen muinoetako kultu-lekuak berreraiki zituen eta aldareak egin Baalen kulturako; zutoin sakratuak ere egin zituen eta izar guztien aurrean ahuspeztu zen, kultu emanez.

4. Aldareak ezarri zituen Jaunaren etxean, tenplu hartaz Jaunak hau esana zuen arren: «Jerusalem dut neure egoitza betiko».

5. Izar guztien omenez aldareak eraiki zituen Jaunaren etxeko bi atarietan.

6. Bere semeak oparitzat eskaini zituen Ben-Hinom haranean, sutan errez. Igarketa, aztikeria eta sorginkeriatan ibili zen; jarduteko aukera eman zien nekromante eta igarleei. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen etengabe, Jauna haserraraziz.

7. Gainera, berak eginiko idoloaren irudia ezarri zuen Jainkoaren etxean, Jainkoak tenpluari buruz Davidi eta beronen seme Salomoni hau esana zien arren: «Tenplu hau eta Israelgo leinu guztien artean aukeratu dudan Jerusalem hiria izanen ditut beti neure egoitza.

2 Kronikak 33