1. Jerusalemen, Moria mendian, hasi zen Salomon Jaunaren tenplua eraikitzen, Davidek prestatua zuen tokian, Ornan jebustarraren larrainean, han agertu baitzitzaion Jauna Salomonen aita Davidi.
2. Bere erregetzako laugarren urteko bigarren hilabetean hasi zuen eraikuntza.
3. Hona hemen Jainkoaren tenplua eraikitzeko Salomonek erabaki zituen neurriak: hogeita hamar metro luze eta hamar metro zabal.
4. Tenpluko sala handiaren aurreko atalondoa hamar metro zabal zen —tenpluaren zabalera bera—, eta hirurogei metro gora. Barrua urre garbiz jantzi zuen.
5. Sala handia zipres-zurez estali zuen eta gainetik urre garbiz jantzi; gero, palmondo eta lore-sortazko irudiz apaindu zuen,
6. baita harribitxiz ere. Urrea Parbaimdik ekarria zen.
11-13. Hegaldun izaki haiek, hegoak zabalik, hamar metro ziren luze. Bataren kanpoaldeko hegoak alde bateko horma ukitzen zuen eta bestearenak beste aldekoa; erdialdeko bi hegoek, berriz, elkar ukitzen zuten. Hego bakoitza bi metro eta erdikoa zen. Hegaldun izaki haiek zutik zeuden, sarrerara begira.