18. Filistearrek ere erasoak eginak zizkieten Xefela lautadan eta Judako hegoaldean zeuden hiriei, eta, Bet-Xemex, Aialon, Gederot, Soko eta honen inguruak, Timna, Gimzo eta hauen inguruak harturik, beraietan kokatuak ziren.
19. Jaunak, horrela, apaldua zuen Judako erreinua, Akaz erregea zela eta; Judari zabarkeriara eragina baitzion Akazek eta Jauna baztertua.
20. Etorri zen, beraz, Asiriako errege Tiglat-Pileser; baina lagundu ordez, setiatu egin zuen Akaz.
21. Akazek Jaunaren etxeko, jauregiko eta buruzagien ondasunak hartu eta Asiriako erregeari eman zizkion arren, dena alferrik izan zen.
22. Asiriako erregea setiatzen ari zitzaion bitartean ere, Akaz erregeak Jaunaren kontra bekatu egiten jarraitu zuen: