2 Kronikak 28:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hogei urte zituen Akazek errege izaten hastean, eta hamasei urtez izan zen errege Jerusalemen. Ez zuen Jaunari atsegin zaiona egin, bere arbaso Davidek ez bezala jokatuz.

2. Israelgo erregeen jokabidea hartu zuen, Baal sasijainkoak ohoratzeko idoloak egiteraino.

3. Eta Ben-Hinom haranean intsentsua erretzeaz gainera, bere semeak oparitzat erre zituen, Jaunak israeldarren aurretik egotziak zituen atzerritarren ohitura higuingarriei jarraituz.

4. Kultu-lekuetan, muinoetan eta edozein zuhaitz handiren azpian opariak eskaini eta intsentsua erre ohi zuen.

5. Jaunak, bere Jainkoak, siriarren erregearen esku utzi zuen Akaz; haiek menderatu egin zuten eta, beste gatibu askorekin batera, Damaskora eraman zuten. Israelgo erregearen esku ere utzi zuen, eta honek ere hondamen ikaragarria egin zion.

6. Israelgo errege hark, Remaliasen seme Pekahek, Judako ehun eta hogei mila gudari ausart hil zituen egun berean, Judakoek Jauna, beren arbasoen Jainkoa, baztertua zutelako.

2 Kronikak 28