1. Hogei urte zituen Akazek errege izaten hastean, eta hamasei urtez izan zen errege Jerusalemen. Ez zuen Jaunari atsegin zaiona egin, bere arbaso Davidek ez bezala jokatuz.
2. Israelgo erregeen jokabidea hartu zuen, Baal sasijainkoak ohoratzeko idoloak egiteraino.
3. Eta Ben-Hinom haranean intsentsua erretzeaz gainera, bere semeak oparitzat erre zituen, Jaunak israeldarren aurretik egotziak zituen atzerritarren ohitura higuingarriei jarraituz.
4. Kultu-lekuetan, muinoetan eta edozein zuhaitz handiren azpian opariak eskaini eta intsentsua erre ohi zuen.