27. Amatzias Jaunarengandik urrundu eta gero, azpilana egin zuten batzuek beraren aurka Jerusalemen. Orduan, erregeak Lakixera egin zuen ihes. Baina haren ondoren jendea Lakixeraino bidali eta bertan hil zuten.
28. Gero, zaldi gainean eraman eta bere arbasoen ondoan, Judako hiri batean, ehortzi zuten.