2 Kronikak 25:15-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Haserretu zitzaion Jauna Amatziasi eta profeta bat bidali zion, esatera:—Zergatik jo duzu sasijainko horiengana, beren herria zure eskuetatik ezin izan dute libratu eta?

16. Bukatzen utzi gabe, erregeak ihardetsi zion:—Erregearen aholkulari izendatu al haugu? Aski duk! Hiltzea nahi al duk?Profetak hau besterik ez zuen gehitu:—Badakit Jainkoak zu suntsitzea erabaki duela, horrela jokatu eta nire aholkua entzun ez duzulako.

17. Orduan, Judako errege Amatziasek, aholkua eskaturik, mezulariak igorri zizkion Israelgo errege Joaxi, Joakazen seme eta Jehuren bilobari, esatera: «Zatoz, neur ditzagun indarrak!»

2 Kronikak 25