1. Hogeita bost urte zituen Amatziasek errege izaten hastean, eta hogeita bederatzi urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Joadan zuen izena eta Jerusalemgoa zen.
2. Jaunari atsegin zaiona egin zuen Amatziasek; ez, ordea, bihotz osoz.
3. Bere erregetzan sendotu zenean, hilarazi egin zituen Amatziasek bere aita Joax hil zuten funtzionarioak.
4. Hala ere, ez zituen hilarazi hiltzaile haien semeak, Moisesen legean Jaunaren agindu hau baitago idatzia: «Ez hil gurasoak seme-alaben erruengatik, ezta seme-alabak ere gurasoen erruengatik. Nor bere erruengatik hilko da».