2 Kronikak 25:1-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hogeita bost urte zituen Amatziasek errege izaten hastean, eta hogeita bederatzi urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Joadan zuen izena eta Jerusalemgoa zen.

2. Jaunari atsegin zaiona egin zuen Amatziasek; ez, ordea, bihotz osoz.

3. Bere erregetzan sendotu zenean, hilarazi egin zituen Amatziasek bere aita Joax hil zuten funtzionarioak.

2 Kronikak 25