Jorami egindako ikustaldi hartaz baliatu zen Jauna Akazias hondatzeko. Izan ere, Joramekin zegoen bitartean, Nimxiren seme Jehuri aurre egitera irten behar izan zuen. Jaunak errege aukeratua zuen Jehu, Akaben errege-etxea suntsitzeko.