10. Akazias zenaren ama Ataliak, semea hila zuela jakitean, Judako errege-etxeko senitarte osoa hiltzea erabaki zuen.
11. Baina Joram errege zenaren alabak, Akaziasen arreba eta Joiada apaizaren emazte Joxabatek, Akaziasen seme Joax hartu, hil behar zituzten errege-senitartekoen artetik atera eta, inudearekin batera, tenpluko logela batean sartu zuen. Horrela atera zuen Ataliaren atzaparretatik, eta ez zuten hil.
12. Sei urtez egon zen Joax bi emakumeekin Jainkoaren etxean gorderik, Atalia lurralde hartan erregina izan zen bitarte guztian.