14. Horregatik, Jaunak zigor ikaragarria bidaliko die, bai zure herriari, bai zure seme-alaba, emazte eta ondasun guztiei.
15. Zeuri ere gaixotasun asko bidaliko dizu, batez ere hesteetako minbizia; egunean baino egunean okerrago joango zara, eritasunaz hesteak kanpora atera arte”».
16. Orduan, Jaunak Joramen kontra xaxatu zituen filistearrak eta etiopiarren auzoko diren arabiarrak.
17. Eraso zioten Judari, sartu eta jauregian aurkitutako ondasun guztiak eraman zituzten, baita erregearen seme-alaba eta emazteak ere. Ez zioten utzi seme txikiena baizik, Joakaz.
18. Ondoren, Jaunak erraietako gaixotasun sendaezinaz jo zuen Joram.