2 Kronikak 18:32-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

32. eta guda-gurdien arduradunek, hura Israelgo erregea ez zela oharturik, atzera egin zuten.

33. Baina gudari batek gezia itsu-itsuan jaurti eta Israelgo erregea zauritu zuen bular-oskolaren juntura artetik.Orduan, erregeak esan zion gurdi-gidariari:—Itzuli eta atera nazazu guda-zelaitik. Zauritu egin naute.

34. Egun hartan oso gogorra izan zen gudua; Israelgo erregeak bere guda-gurdian zutik egon behar izan zuen arratsa arte, siriarrei aurre eginez. Eguzkia sartzean, hil egin zen.

2 Kronikak 18