2 Kronikak 18:25-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

25. Orduan, Israelgo erregeak agindu zuen:—Heldu Mikeasi! Eraman hiriko gobernari Amonengana eta Joax printzearengana.

26. Eta esan hau agintzen dudala: Giltzapean sartu eta emateko ogia eta ura neurtua, harik eta ni borrokatik garaile itzuli arte.

27. Mikeasek esan zuen:—Benetan, zu garaile itzultzen bazara, Jaunak ez du nire ahoz hitz egin.

28. Israelgo erregea eta Judako errege Josafat igo ziren, bada, Galaadeko Ramoti erasotzera.

29. Israelgo erregea honela mintzatu zitzaion Josafati:—Nik jantziak aldatuko ditut borroka hasteko; zuk jarraitu zeure errege-jantziekin.Hala, Israelgo erregea jantziz aldatu zenean, borrokara abiatu ziren.

30. Siriako erregeak agindu hau emana zien bere guda-gurditeriaren arduradunei: «Ez eraso inori, ez txiki, ez handiri, Israelgo erregeari baizik».

2 Kronikak 18