3. «Egin dezagun ituna bion artean, zuen aitak eta gure aitak beren artean egin zuten bezala. Hona, zilarra eta urrea igortzen dizkizut. Hauts ezazu Israelgo errege Baxarekin egina duzun ituna; horrela, utzi egin beharko dio nire aurkako borrokari».
4. Onartu zuen Ben-Hadadek Asa erregeak esana, eta bere gudarosteko ofizialak Israelgo hiriei erasotzera bidali zituen; Iion, Dan, Abel-Maim eta Neftali eskualdeko biltegi ziren hiri guztiak hondatu zituzten.
5. Hau jakin zuenean, Baxa erregeak Rama gotortzeari utzi eta eten egin zituen lanak.
6. Orduan, Asak Judako bizilagun guztiei dei egin eta Rama gotortzeko Baxak erabili zituen harri eta oholak eraman egin zituen, Geba eta Mitzpa gotortzeko.
7. Aldi hartan, Hanani profeta Judako errege Asarengana joan eta honela mintzatu zitzaion: «Zergatik hartu duzu lagun Siriako erregea, Jauna, zeure Jainkoa, hartu beharrean? Horregatik egin dizu eskutik ihes Siriako erregearen gudarosteak.