3. «Luzaro egon ziren israeldarrak egiazko Jainkoa gabe, irakatsiko zieten apaizik gabe eta legerik gabe.
4. Baina beren larrialdian Jaunarengana, Israelen Jainkoarengana, jo eta beraren bila ibili zirenean, aurkitu ahal izan zuten.
5. Aldi hartan ez zen bake segururik batetik bestera ibiltzeko, lurralde haietako jende artean nahasmendu handiak baitziren.
6. Nazioek eta hiriek elkar hondatzen zuten, Jainkoak era guztietako ezbeharrez jo zituelako.
7. Zuek, aldiz, izan sendo, ez ahuldu, zuen ahaleginak izango baitu saria».