2. Jaunarentzat leial izan ez zirelako, Roboamen erregealdiaren bosgarren urtean, Egiptoko errege Xixak Jerusalemi erasotzera etorri zen
3. Egiptotik, mila eta berrehun guda-gurdi, hirurogei mila zaldizko eta zenbatu ezin ahalako libiar, sukiar eta etiopiarrez osoturiko gudari-multzoarekin.
4. Judako hiri gotortuez jabetu ondoren, Jerusalemeraino heldu zen.
5. Xixak hurbiltzean, Roboam eta Judako buruzagiak Jerusalemen bilduak zeuden. Xemaias profetak joan eta esan zien:—Hau dio Jaunak: «Zuek utzi egin nauzue; ba, nik ere utzi egiten zaituztet Xixaken esku».
6. Israelgo buruzagiek eta erregeak, apaldurik, aitortu zuten:—Arrazoia du Jaunak.