2 Kronikak 12:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Roboamek, bere erregetza sendotu eta indartzean, utzi egin zuen Jaunaren legea, eta israeldar guztiek ere horixe bera egin zuten.

2. Jaunarentzat leial izan ez zirelako, Roboamen erregealdiaren bosgarren urtean, Egiptoko errege Xixak Jerusalemi erasotzera etorri zen

3. Egiptotik, mila eta berrehun guda-gurdi, hirurogei mila zaldizko eta zenbatu ezin ahalako libiar, sukiar eta etiopiarrez osoturiko gudari-multzoarekin.

4. Judako hiri gotortuez jabetu ondoren, Jerusalemeraino heldu zen.

5. Xixak hurbiltzean, Roboam eta Judako buruzagiak Jerusalemen bilduak zeuden. Xemaias profetak joan eta esan zien:—Hau dio Jaunak: «Zuek utzi egin nauzue; ba, nik ere utzi egiten zaituztet Xixaken esku».

6. Israelgo buruzagiek eta erregeak, apaldurik, aitortu zuten:—Arrazoia du Jaunak.

7. Apalik beren errua aitortu zutela ikustean, esan zion Jaunak Xemaiasi: «Apaldu direlako, ez ditut hondatuko. Laster askatuko ditut, eta ez naiz Xixakez baliatuko Jerusalemi neure haserrea agertzeko.

2 Kronikak 12