2 Kronikak 1:13-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Salomon Gabaongo kultu-lekutik, elkarketa-etxolaren aurretik, Jerusalemera itzuli zen eta Israelgo errege izaten hasi.

14. Salomonek, mila eta laurehun guda-gurdi eta hamabi mila zaldi bildurik, hirietako gudari-tokietara eraman zituen, baita bere ondora ere, Jerusalemera.

15. Salomon erregeak zilarra eta urrea harriak bezain ugari bildu zituen Jerusalemerako, eta zedroak ere bai, Xefela itsas hegian hazten diren basapikuak bezain kopurutsu.

16. Salomonen zaldiak jatorriz Mutzri eta Kue-koak ziren; Kuen erosi ohi zituzten erregearen merkatariek.

2 Kronikak 1