2 Korintoarrei 4:12-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Horrela, guregan heriotza ari da; zuengan, berriz, bizia.

13. Hau dio Liburu Santuak: Sinetsi nuen, eta horregatik hitz egin nuen. Guk ere, sinesmen-espiritu bera dugularik, sinesten dugu eta horregatik hitz egiten,

14. jakinik, Jesus Jauna piztu duenak piztu egingo gaituela gu ere Jesusekin eta beronen ondoan ipiniko gaituela zuekin batera.

2 Korintoarrei 4