4. Abiatu zen, beraz, profeta gaztea Galaadeko Ramoterantz.
5. Heldu zenean, bildurik zeuden gudalburuak. Profetak esan zion buruzagiari:—Gauza bat dut esateko, jauna.Jehuk galdetu zuen:—Gutariko zeini?Eta profetak:—Zuri.
6. Jehu jaiki eta etxean sartu zen. Orduan, profetak olioa isuri zion buru gainera, esanez: «Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: “Ene herri Israelen errege gantzutzen zaitut”.
7. Akab zeure jaunaren senitartea hondatuko duzu; horrela mendekatuko dut Jezabelek isuritako neure profeten eta Jaunaren zerbitzari guztien odola.
8. Akaben senitarte osoa suntsituko da; Akaben ondorengoetariko gizaseme guztiak, libre nahiz esklabo, desagerraraziko baititut Israelen.