2 Erregeak 7:11-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Atezainek barnera oihu egin eta jauregiraino zabaldu zuten berria.

12. Erregeak, artean gaua zelarik, jaiki eta esan zien bere ministroei:—Nik adieraziko dizuet nolako azpikeria asmatu duten siriarrek gure kontra: goseak gaudela badakitenez, kanpalekutik irten eta landan gorde dira, gu hiritik aterako garelakoan. Orduan, gu bizirik harrapatu eta hirian sartzeko asmoa dute, inondik ere.

13. Ministroetarik bat honela mintzatu zen:—Har ditzagun hirian gelditzen diren zaldietarik bost, hirian gelditzen diren israeldar guztien bukaera bera izango baitute bestela ere. Bidal ditzagun eta ikusiko dugu.

14. Bi guda-gurdi beren zaldiekin prestatu eta siriar gudarostearen aztarna bila bidali zituen erregeak, esanez:—Zoazte eta ikus!

15. Abiatu ziren, beraz, eta Jordaneraino jarraitu zieten siriarren aztarnei; bide guztia siriarrek beren ihesi zalapartatsuan botatako jantzi eta gauzez josia zegoen. Mandatariak erregeari berri ematera itzuli ziren.

2 Erregeak 7