3. Orduan, Eliseok:—Zoaz eta eskatu auzoko guztiei ontziak, ontzi hutsak, ahal dituzun guztiak.
4. Sar zaitez gero etxean zeure semeekin eta itxi atea. Isuri olioa ontzi guztietara eta, bete ahala, eraman denak bazterrera.
5. Emakumea, Eliseogandik alde eginik, bere semeekin etxean sartu zen eta atea itxi. Semeek ontziak ekarri ahala, amak olioa isurtzen zuen barrura.
6. Bete zituenean, esan zion semeetako bati:—Ekarri beste ontzi bat.Semeak erantzun:—Ez dago besterik.Eta gelditu egin zen olio-jarioa.