7. Ondoren, mezu hau bidali zion Judako errege Josafati: «Moabeko erregea kontra jarri zait. Etorriko al zara moabdarrak borrokatzera?» Hark erantzun: «Joango naiz. Biok bat gara; nire gudarostea eta zurea, nire zalditeria eta zurea bat dira».
8. Eta galdetu zuen: «Zein bidetatik joango gara?» Israelgo erregeak erantzun: «Edomgo basamortuko bidetik».
9. Abiatu ziren, bada, Israelgo erregea, Judakoa eta Edomgoa. Zazpi eguneko itzulingurua egin ondoren, urik gabe gelditu ziren, bai gudarostearentzat, bai atzetik zituzten zamarientzat.