2 Erregeak 23:35-37 Elizen Arteko Biblia (EAB)

35. Joiakimek urre-zilarrak eman behar izan zizkion faraoiari. Honek eskatutako dirutza ordaindu ahal izateko, zergak ezarri zituen herrian; bakoitzak, zegokion heinean, urrea eta zilarra eman behar zituen, Neko faraoiari ordaintzeko.

36. Hogeita bost urte zituen Joiakimek errege izaten hastean, eta hamaika urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Zebida zuen izena eta Rumako Pedaiasen alaba zen.

37. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen Joiakimek ere, bere aurrekoek bezala.

2 Erregeak 23