2 Erregeak 22:6-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. zurginei, etxegileei eta igeltseroei. Eros ditzatela diru horrekin tenpluko hondaketak konpontzeko behar diren zura eta harlanduak ere.

7. Ez diezaietela eska lan-arduradunei beren esku utziriko diruaren konturik, zintzo jokatzen baitute.

8. Hilkias apaiz nagusiak esan zion Xafan idazkariari:—Lege-liburua aurkitu dut Jaunaren etxean.Eta Hilkiasek Xafani eman zion liburua. Xafanek, irakurri zuelarik,

9. erregearen aurrera joan eta berriak eman zizkion:—Bildu dute zure zerbitzariek tenpluan zuten dirua eta eman diete Jaunaren etxeko lan-arduradunei.

10. Gero, Xafan idazkariak aurkikuntzaren berri eman zion erregeari:—Hilkias apaizak liburu hau eman dit.Eta Xafanek irakurri egin zuen erregearen aurrean.

11. Lege-liburuak zioena entzutean, erregeak jantziak urratu eta

12. hau agindu zien Hilkias apaizari, Xafanen seme Ahikami, Mikeasen seme Akborri, Xafan idazkariari eta erregearen ministro zen Asaiasi:

2 Erregeak 22