2 Erregeak 22:1-2 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Zortzi urte zituen Josiasek errege izaten hastean, eta hogeita hamaika urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Jedida zuen izena eta Botzkateko Adaiaren alaba zen.

2. Jaunari atsegin zaiona egin zuen Josiasek, bere arbaso Daviden jokabideari denetan jarraituz, ezertan ere okertu gabe.

2 Erregeak 22