17. Egia da, bai, Jauna, Asiriako erregeek birrindu egin dituztela herriak eta berauen lurraldeak,
18. eta suari eman dizkiotela berauen jainkoak; ez baitziren Jainko, zurezko nahiz harrizko irudi huts baizik, giza eskuek eginak. Horregatik xehatu ahal izan dituzte.
19. Zuk, ordea, Jauna, gure Jainko horrek, salba gaitzazu Senakeriben eskuetatik. Horrela, lurreko erreinu guztiek jakingo dute, Jauna, zu bakarrik zarela Jainkoa».
20. Amotzen seme Isaiasek mezu hau bidali zion Ezekiasi: «Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Aditu dut Asiriako errege Senakerib dela-eta egin didazun otoitza.
21. Hona hemen zer diodan haren aurka:«Mespretxu eta barre degizu,Senakerib,Sion neska gazte ederrak;buruaz keinuka ari zaizu atzetikJerusalem hiri ederra.
22. Nori egin diozu irain eta iseka?Noren aurka jaso duzu ahotsaeta altxatu begiak harro?Nire aurka,Israelen Jainko santuaren aurka!
23. Ni, Jaun hau, iraindu nauzuzeure mezularien bidez.Hau esan duzu:“Neure guda-gurdien oldarrezmendi-gailurretara igo naiz,Libanoko tontor hurbilgaitzetara.Hango zedrorik tantaienaketa zipresik bikainenak bota ditut.Tontorrik garaienetaraeta basarterik itxienetaraheldu naiz.
24. Atzerrietan putzuak egin dituteta bertako ura edan;oinpean zapalduz lehortu egin ditutEgiptoko ubide guztiak”.
25. Baina ez al dakizu, Senakerib,aspalditik neuk prestatua nuela,antzinatik neuk erabakiaorain burutzen ari naizen hau?Horregatik bihurtu dituzuhiri gotorrak zabor-pila.
26. Haietako bizilagunak indarrik gabe,ikaraturik eta buru-makurutzi dituzu,larre-belarra bailiran,hazi baino lehen ihartua.
27. Badakit zure egintzeneta nondik norako guztien berri;badakit noiz zaudenamorru bizitan nire kontra.
28. Nire kontra amorruz zaudelakoeta zure harrokerianireganaino iritsi delako,sudurrekoa eta ahokoaezarriko dizkizut,etorri zaren bidetik itzularazteko».
29. Ondoren, hau esan zion Isaiasek Ezekiasi:«Hauxe izanen duzu ezaugarri:aurten, alorrean utzitako hazitiksortua jango duzu;datorren urteanbere kasa erneko dena;baina hurrengo urtean,erein ahal izango duzueeta uzta bildu,mahatsondoak landatueta mahatsa jan.
30. Judako erreinuan bizirik geldituak,lurrean sustraiak botatzeneta adarretan fruituakematen dituzten zuhaitzizango dira berriro.
31. Izan ere, bakar batzukbizirik geldituko dira Jerusalemen,onik aterako Sion mendian.Jaunaren maitemin sutsuakegingo du hori!